Bestiak gara Karmela espazio okupatuko liburutegi politiko eta autogestionatua. Herri borroken begiradatik antolatzen dugu kolekzioa eta bi astean behin gomendioak ekartzen dizkizuegu. Gaurko gomendiorako abiapuntua, liburu bat izan beharrean, idazle ezagun eta kutun bat izango dugu. Gainera, laster Bilbora etorriko dena bere liburuetako bat aurkezten. Lasai, arin asmatuko duzue nori buruz ari garen! Eraikuntzarako materiala aurkeztuko du Azaroaren 27an Bilboko kultu-gune feminista berrian, la Sinsorgan. Asmatuko zenuten dagoeneko Eider Rodriguezez ari garela eta eleberritzar hau ez ezik, bere narrazioa ere irakur dezakezue Bestiaken: Bihotz handiegia eta Katu jendea. Eta literaturaz gain berak idatzitako saiakerak ere baditugu: Idazleen gorputzak argitaratu zuen Lisiperekin eta Indarkeriak dantzatzera behartzen gaituzte liburuko kapitulu bat ere idatzi zuen. Beti da plazera Eiderren fikzioa eta ez fikzioan murgiltzea. Beraz, etorri eta aukeratu nondik hasi! Fika kaleko 44an gaude, ostegun eta ostiral arratsaldeetan irekita!
Deskargatu hemen.