Kontseiluaren urteko balantzean handira jokatzeko garaia dela azpimarratu dute

Askotariko eragileak bildu ditu Euskalgintzaren Kontseiluak gaur Bilbon Urteko irakurketa izeneko ekitaldian, 2021ak euskararen normalizazioan eta hizkuntza-politiken arloan emandakoa aztertu eta 2022ko erronkak aurkezteko. Kontseiluak hiru gai azpimarratu izan ditu 2021eko gertakariei dagokienez: administrazioko langileen hizkuntza-gaitasuna jomugan egon izana, hezkuntzan zabaldutako aukerak eta ikus-entzunezkoen eremuan egindako lanketak. Bestalde, botere judizialaren oldarraldiak ere hizpide izan dira urteko irakurketan: ‘Kontseiluak berretsi nahi izan du botere judizialak epaien bidez ezarri nahi duela hizkuntza-politika berria Estatuan; are gehiago, botere judiziala hizkuntza-politika nahierara arautzen hasia dela jurisprudentzia baliatuz’ esan du.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

2022ak urbanismoan eta arkitekturan dakarrena aztergai Ula Iruretagoienarekin

og. Ots 3 , 2022
Zer ekarriko du 2022. urteak urbanismoaren eta arkitekturaren arloetan? Ula Iruretagoiena arkitektuaren arabera, bi berrikuntza datoz, post-pandemiaren markoan ulertu daitezkeenak: alde batetik, NextGenerationEU europar funtsak eta bestetik, kalitatezko arkitekturaren lege proiektua. Hauek izan ditugu hizpide, izan ere, 2030 Agenda eta agenda urbanoa Europako parlamentuan definitu dira, eta horretarako diru inbertsio […]

Honekin lotuak