Zer ekarriko du 2022. urteak urbanismoaren eta arkitekturaren arloetan? Ula Iruretagoiena arkitektuaren arabera, bi berrikuntza datoz, post-pandemiaren markoan ulertu daitezkeenak: alde batetik, NextGenerationEU europar funtsak eta bestetik, kalitatezko arkitekturaren lege proiektua. Hauek izan ditugu hizpide, izan ere, 2030 Agenda eta agenda urbanoa Europako parlamentuan definitu dira, eta horretarako diru inbertsio batzuk antolatu dira helburu horiek erdiesteko. Klima aldaketa, trantsizio energetikoa, kohesio sozialean oinarritzen da etorkizunaren abiapuntua.
Deskargatu hemen.