SOINUGELA: Bettty Davis, Miles Davis, U-Roy, Still River, Nacho Vegas

Betty Mabry abeslaria Miles Davies jazzmanarekin ezkondu zen 1968an eta Betty Davis bihurtu zen bere izen artistikoa. Urtebete egin zuen bakarrik Miles-ekin, baina garai eraginkorra izan zen. Bettyren bitartez Milesek Sly Stone eta Jimi Hendrix ezagutu zituen eta tronpetalariaren musika aldatu zen. 1969an Bitches Brew grabazioarekin gailur batera igo zen Davis. Aipatutako musikari guztien musikak entzun ditugu: Nasty Girl (Betty Davis, 1935), Frelon Brun (Miles Davis, 1968), Dance to the Music (Sly and The Family Stone, 1968), Voodo Child (The Jimi Hendrix Experience, 1969), F.U.N.K. (Betty Davis, 1975), Miles Runs the Voodoo Down (1969), Back Seat Betty (Miles Davis, 1981) eta Dedicated to the Press (Betty Davis, 1975).

Euwart Beckfordek U-Roy izan zuen izen artistikoa eta Kingstonen, sorlekuan bertan, hil zen. Reggae, dub eta dancehall estiloetako abeslari handia eta toasting-aren aitapontea izan zen Jamaikan. Oso estilo melodikoa zuen eta musikaren tenpo-a menperatzen zuen. Oraintsu berrargitaratu da bere lehenengo kantu bilduma, 1971n erregistratu zuen Version Galore. Entzun dizkiogunak: Version Galore, Tide Is High, Wear You to the Ball eta Nehru.

Ipar Amerikako Don Carabandak sortu zuen Bilbon Still River taldea 2011n, soul-rock-a egiteko asmoz. 2016an grabatu zuten Wood and Wire grabazioa ekarri dugu eta, bertati, pare bat abesti entzun ditugu: High Time, Cold Wind eta Jeremiah.

Xixoneko Nacho Vegas kantari-kantuegileak 2015ean Vinu, cantares y amor grabatu zuen. Kantu hori entzun eta, jarraian, Anarik euskaratutako bertsioa entzun dugu. Bukatzeko, Ámenme, soy un liberal entzun dugu. Hori Vegasen eskutik Phil Ochs-en Love Me, I’m A Liberal abestiaren bertsio ederra dugu.

 

Deskargatu hemen.

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

KIROL ESKIROL: Hockey kirolaren kantxan sartu gara

ol. Mar 18 , 2022
Hockey kirolaren kantxan sartu gara gaur, babesik gabe baina! Hiruko santua ezagutu dugu gaurko saioan: Zorrotzako Metropolitano Hockey club taldea, Asier Arpón eta Irati Diaz de Mendibil jokalarien ahotan ekarritako kontakizunez, Gatikako Justuri hockey taldearen berri izan dugu Sabin Bareño presidentearen eskutik eta Getxo Hockey taldeaten nondik norakoak ekarri dizkigu […]

Honekin lotuak