Gaurkoan gai ugari aipatu ditugu gure saioan. Esaterako, Microsoft erraldoi monopolistikoak bere Windows Vista sistema eragile berria atera berri duela-eta. Ordenagailu saltzaileak gustora daude Vistarekin, Microsoften gehiegizko eskakizunak betetzen ez duten makina berri eta ahaltsu ugari berehala bazterturik geratuko direlako. Oso makina indartsua eskatzen du Vistak. Instalatu nahi izanez gero ere, momentuz ez instalatzeko aholkua eman dugu, hasierako bertsioak akatsez beterik egoten baitira. Gainera, SOS Muxika ekimena, Web 3.0 belaunaldia, unibertsitatea.net, munduko podcast-en foroa eta beste hainbat kontu jorratu ditugu gaurkoan. Saioa entzuteko HEMEN.
Next Post
GAUBASA: KEIKE ondarrutarren "Mina, Beldurra eta Argia"
og. Ots 15 , 2007
Jon Kirru hurbildu zaigu Ondarroatik Keike taldearen bigarren lana “Mina, Beldurra eta Argia” (Oihuka 2006) aurkezte aldera. Itsasok (Jauko Barik) Axular ordezkatu du gitarran estrainekoa baino gogorragoa den lanean. Bigarren atalean, ohi dugun legez zuzenekoak:Bihar osteguna, Keike eta Potemkin Kafe Antzokian eta Pinbol eta Lisabö Donostian. Barikuan, Nine Inch […]
Honekin lotuak
-
2016/02/11
ARTAYORRAN: #238, Sardina freskueeee
-
2012/09/26
BILBO HIRIA IRRATIA ERE GREBAN
-
2015/04/14
11ISPILU: “Wild Horses” kantua
-
2013/03/07
POTTO: Txapelketak Dulantzin eta Atarrabian
