Ziatika Oier Gorosabel fisioterapeutarekin berbetan

Gaurkoa Oier Gorosabel fisioterapeutak ziatakaren inguruan mintzatu da. Ziatika arazo oso desberdinen sintoma komuna izan daiteke: disko hernia, bizkar barruko kanalaren estutasuna, lotailuen gehiegizko luzaketa, muskuluen arazoa, postura desoreka, haurdunaldia, artrosia, traumatismoa… Minaren jatorria argitzeak konponbidearen zati handi bat suposatzen du, tratamendu egokiena ahalbidetuz: botikak, fisioterapia, kirurgia… Tratamenduon barruan, noski, aukera ugari daude. Geure lan eremuari lotuta, terapia fisikoekin nerbio sustraiaren hantura kontrola dezakegu (ultrasoinuak, teknika neurodinamikoak…), bizkarrezurreko leihatilen edo diskoaren degenerazioa arindu daiteke (trakzio teknikak, giltzadura txikien mugikortasuna…), nerbio ziatikoaren ibilbidean oztopo diren muskuluak trata ditzakegu (kizkurtze-erlaxatze metodoa, luzaketak, masajea…), postura zuzendu eta egokitzen ikas daiteke (ariketak, arnasa)…

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Pantxoa Carrerek lan berria aurkeztu digu, ‘Esperantzan’ deiturikoa

al. Mai 9 , 2022
Pantxoa Carrerek lan berria aurkeztu du, ‘Esperantzan’. Kantautorearen bakarkako bigarren lana da eta, Xabier Euzkitze edo Eñaut Elorrieta bezalako bidelagunak ondoan izan dituela baliatuz, folka, tradizioa eta popa uztartu ditu. Demokrazia deituriko kantuak zabaltzen du diskoa Manex Pagola idazle, abeslari eta politikariaren hitzak kantu bilakatuz. Disko berrian kezka eta hausnarketarako […]

Honekin lotuak