Pantxoa Carrerek lan berria aurkeztu du, ‘Esperantzan’. Kantautorearen bakarkako bigarren lana da eta, Xabier Euzkitze edo Eñaut Elorrieta bezalako bidelagunak ondoan izan dituela baliatuz, folka, tradizioa eta popa uztartu ditu. Demokrazia deituriko kantuak zabaltzen du diskoa Manex Pagola idazle, abeslari eta politikariaren hitzak kantu bilakatuz. Disko berrian kezka eta hausnarketarako gaiak kantu bilakatu ditu. Gaurkoan Bilbo aldera batu zaigu Pantxoa Carrere.
Deskargatu hemen.