Bilboko Udalak kultur ekimenak auzoetara eramango ditu

Bilboko Udalak, datozen hilabeteotan, hiriko auzoetako kaleak kultur proposamen ireki, askotariko eta doakoez beteko ditu. Jarduera horiek egitearen asmoa da bilbotar guztiek eta Bizkaiko hiriburura hurbiltzen diren herritar guztiek kalean aisialdirik onena gozatu dezatela.Udaberri eta uda honetarako, Udalak 270 emanaldi baino gehiago programatu ditu kalean, 158 konpainia eta artistaren eskutik iristen direnak. Programazio horri hiriaren urteurrenean ekarriko duten eskaintza zabala eta berezia gehitu beharko zaio: ekainean Gau Zuriarekin eta abuztuan Aste Nagusiarekin. Maiatzaren amaieratik irailaren amaierara arte luzatuko da, eta, horrela, kulturarik onena eta kalitatezko aisia izango dira gure auzoetan udako hilabeteetan, tokiko eta, oro har, Euskal Herriko konpainia eta taldeen eskutik.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Medicusmundik “Zeharkatzen gaituzten isiltasunak” jardunaldietan Indarkeria sinbolikoa eta sexu genero-aniztasuna aztertuko du

ar. Mai 17 , 2022
Medicusmundi Bizkaiak Indarkeria sinbolikoari eta sexu- eta genero-aniztasunari buruzko “Zeharkatzen gaituzten isiltasunak” jardunaldiak antolatu ditu. Maiatzaren 18an eta 19an, Bilboko La Bolsa udaltegian,  LGTBIQ+ bizitzak zeharkatzen dituzten eguneroko indarkeria ikusezinak bihurtzen dituen isiltasuna hautsiko dute. Indarkeria sinboliko eta sotilak, nagusi den eredu heteronormatibo, etnozentriko eta neoliberalaren isla direnak. Bi egunez, […]

Honekin lotuak