Medicusmundi Bizkaiak Indarkeria sinbolikoari eta sexu- eta genero-aniztasunari buruzko “Zeharkatzen gaituzten isiltasunak” jardunaldiak antolatu ditu. Maiatzaren 18an eta 19an, Bilboko La Bolsa udaltegian, LGTBIQ+ bizitzak zeharkatzen dituzten eguneroko indarkeria ikusezinak bihurtzen dituen isiltasuna hautsiko dute. Indarkeria sinboliko eta sotilak, nagusi den eredu heteronormatibo, etnozentriko eta neoliberalaren isla direnak. Bi egunez, gaian adituak direnek LGTBIQ+ kolektiboak bizi dituen errealitate ezberdinetan murgiltzen lagunduko digute, ikuspegi lokal-global batetik. Halaber, jardunaldi hauek Euskal Herriko eta Erdialdeko Amerikako pertsonen eta kolektiboen esperientziak eta estrategiak partekatzeko gune bat bilakatuko da.Jardunaldien barruan, “Diverse.LGTBIQ+ ikuspegia Bizkaiaren eta Hondurasen artean” dokumentalaren aurkezpena egingo da, baita “medicusmundi Bizkaia eta Sexu eta Genero Aniztasuna” argitalpena ere bai.
Deskargatu hemen.