Leire Lopez Ziluagarekin mintzatu gara, Durangoko Azokaren laugarren egunean. Bereziki ostegunean Pozik dago bera, azoka oso une berezia delako beti, “irakurleekin aurrez aurre egoteko eta irakurleak idazleekin egoteko momentu bakarretakoa da”. Liburu sorta ederrarekin azaldu zaigu Leire, izan ere, aurten 20 bat liburu argitaratu ditu Susa argitaletxeak, eta zazpi aurkezpen egin ditu Ahotsenean. Egunotan aipatuenak izaten ari dira atzo aurkeztutako Bar Gloria, Nerea Ibarzabalena, eta gaur arratsaldean aurkeztuko den Gari eta goroldiozko, Anari Alberdirena. Hurrenez hurren bertsolari eta kantari moduan ezagutu ditugun sortzaileak dira eta, narratiban murgilduta, estreinako liburuak dira bientzat.
Deskargatu hemen.