Leire Lopez Ziluagarekin mintzatu gara, Durangoko Azokaren laugarren egunean. Bereziki ostegunean Pozik dago bera, azoka oso une berezia delako beti, “irakurleekin aurrez aurre egoteko eta irakurleak idazleekin egoteko momentu bakarretakoa da”. Liburu sorta ederrarekin azaldu zaigu Leire, izan ere, aurten 20 bat liburu argitaratu ditu Susa argitaletxeak, eta zazpi aurkezpen […]

Barruan zuen iruditeriatik abiatuta sortu du Erika Olaizolak ‘Panpina’ren unibertsoa, beste batzuen laguntzarekin. Susa argitaletxeko Ganbilak ekarri du liburura Panpina unibertsoa. Erika Rooibos da antzezlanean, Noiz bilakatzen da norbera panpina eguneroko bizitzan? Noiz behar dugu begiratu gaitzaten? Emakume oro da panpina? Besteen begiradak egiten gaitu panpin? Liburuaren eta antzezlearen inguruan […]

Gaurko solasaldian Galder Perez izan da gurean, argitaratu berri duen Hiru geltoki lurrun liburua izan digu hizpide. Susa argitaletxearen Ganbila sailean hiru antzezlan plazaratu berri ditu. Lurrun minez, Lau metrora eta Off the record obrak biltzen ditu liburuan. Hiru geltokira eramaten gaituen trena dakar liburuak, abiadura handiko dramak. Hiru testuak bata bestearengandik nahiko diferenteak diren […]

Azaroaren 23an, Elkarrekin esnatzeko ordua eleberri berria aurkeztu zuen Kirmen Uribe idazleak, Susa argitaletxearen eskutik. Zenbat Garako kide Xabier Monasteriok lagunduta, Uribek nobelaren nondik-norakoak azaldu zituen, Monasteriorekin solasean. Izen handiena baino, hain ezagunak ez diren jendeen historia kontatzen du Uribek liburu honetan. Hala, Agirre lehendakaria ez ezik, Gezala margolaria eta […]

Susa argitaletxearen erakusmahaitik pasatu gara eta bertako Gorka Arrese editorearekin solastu gara, piztu gabeko zigarroa eskuan, azokako giroaz, hotz-beroaz, jende jarioaz… Susak azokara ekarri dituen erreferentzia berriak aipatu ditugu: poesia, narratiba, gerla handiak, Unai Elorriaga, Mikel Peruarena, Jule Goikoetxea, Lander Garro, Iñigo Aranbarri… http://www.bilbohiria.net/durango/podcast/141207susagorkaarrese.mp3 Deskargatu hemen.