Xabier Monasteriorekin, ERROAren Durangoko erakustokian

Durangoko Azokan egin dugun lehendabiziko geldialdia Artekaleko 45. zenbakian izan da, bertan baitago ERROA argitaletxearen erakustokia. Aurtengo nobedade nagusia Amaiur! Libera State liburua dugu, Asiskok marraztutako eta idatzitako eleberri grafikoa. Orain dela 500 urte Amaiurreko gazteluan gertatutako konkista-gerraren eta okupazioaren historia kontatzen du liburuak, garaiko izen eta deiturekin. Korsikako Ajjaciun, bertako komiki erakustaldiaren historia saria irabazi berri du eta bihar aurkeztuko du egileak Durangoko Azokan, 11:30ean.

Horrez gain, ERROAk duen gainerako liburu eta disko aukerari errepasoa egin diogu, esaterako, iazko Bilbon Dabil Gabriel Aresti, Karmelo Landak idatzia, baita Gabriel Aresti kultur elkarteari lotutako aurreko argitalpen batzuk ere. Irakurketa errazeko liburuen Euskara errazean bilduma eta herri zapalduen literatura euskaratuta jasozen duen Herrien Mintzoa bilduma kasu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

'Amaiur! Libera State' komikiaren aurkezpena

og. Abe 8 , 2022
Isabel Aleman Amaiurko auzipeza, Asisko Urmeneta komikigilea eta Xabier Monasterio Erroa argitaletxeko arduradunak, aurkeztu berri dute “Amaiur! Libera State” komikia. Eleberri grafiko historiko honetan  Gaztelarrek Amaiurko gaztelua setiatu eta hartu zuteneko garaia azaldu du, gertaera haietatik 500 urte bete diren urtean. 1512tik 1522ra arteko Nafarroako historia jorratzen du Erroa argitaletxeak […]

Honekin lotuak