SOINUGELA: Bill Callahan, David Crosby, La Topadora, Badfinger, Ruddy Thomas

Bill Callahan (Maryland, 1966) Smog goitizenekoa, lo-fi eremuko sortzailea izan zen 90eko hamarkadan. Oinarrizko egitura errepikatzailea dute bere kantuek, non Callahanen ahots baritonoak ironiaz betetako hitzak abesten dituen, umore beltzaz eta ibilkera espritualaz ere barne. Reality ispiluaren aurrean ikusita dago idatzita azalean, YTILAER, bere 8. lana da. Entzun ditugu First Bird eta Planets kantuak.

Orain dela bi aste David Crosby hil zen Kalifornian eta luze egin genuen berba Soinugelan hari buruz, baita bere musika entzun ere. Baina bakarlari moduan bere lehenengo lana izan zena, If I Could Remember My Name, bazterrean utzi genuen eta gaur berreskuratu dugu lan hura. Grabazio hartarako 1971n The Planet Earth Rock’n’Roll Orchestra (P.E.R.R.O) batu zuen, agian inoiz egin den hipertalderik handiena. Entzun ditugun kantuak: Music Is Love, Cowboy Movie, Orleans eta Kids and Dogs.

La Topadora talde nafarrak bere bigarren bilduma kaleratu du, Karma izenekoa. Boskote honen kantu batzuk entzun ditugu: La sombra del ángel caído, Ya ves tú qué tontería eta A toda vela.

Badfinger taldea (hasieran The Iveys izenekoa) Galeseko power-pop talde funtsezkoa izan zen. Iragan mendean, 70eko hamarkadan, pop musikaren gailurrean egon ziren, The Beatlesek babestu eta euren Apple diskoetxean grabatu zuten. Eurek egindakoa batez ere mende honetan onartu da, baina garai hartan, Apple eta gero, Warner diskoetxearekin kontratu arazoak izan zituzten eta, ondorioz, eurek ezer gutxi jaso zuten diskoen salmentatik. Pete Han-ek 1975ean eta Tom Evans-ek 1985ean, euren buruaz beste egin zuten. Pop musikaren aferarik tristeenetakoa. Entzun ditugunak: Maybe Tomorrow (1967), Come and Get It (1968), No Matter What (1970), Without You (1970), Day After Day (1971), Baby Blue (1972), Name of the Game (1972), Love Is Gonna Come at Last (1978) eta Dennis (1972).

Ruddy Thomas jamaikarrak 1981ean arrakasta itzela lortu zuen bere irlan zein AEBetan, Joe Gibbs ekoizlearekin grabatutako First Time Around diskoarekin. Orain birrargitaratu dute orduko diskoa, Doctor Bird diskoetxearekin, eta guk, bertatik, That’s What Friends Are For entzun dugu.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Ageda koplak, bertso eskola piratak, Lauroetako saioa..

ol. Ots 10 , 2023
Bertso oturuntza dugu prest, buru-belarrien gozagarri! Ageda kopletan aritu gara eta Zeanuri eta Berango elkartu ditugu, oraina / iraganean. Urduliz-Plentzia-Gorliz-Lemoizeko Bertso eskola PIRATAk oparia bidali digu, Andres Mitxelenaren bertso-sorta. 2022. urtearen azkena ere bisitatu dugu eta Lauroeta + Deustuko Unibertsitatea ekarri: San Migeletako zita (Oihana Bartra, Jone Uria, Arkaitz Estiballes […]

Honekin lotuak