POTTO: Ageda koplak, bertso eskola piratak, Lauroetako saioa..

Bertso oturuntza dugu prest, buru-belarrien gozagarri!
Ageda kopletan aritu gara eta Zeanuri eta Berango elkartu ditugu, oraina / iraganean.
Urduliz-Plentzia-Gorliz-Lemoizeko Bertso eskola PIRATAk oparia bidali digu, Andres Mitxelenaren bertso-sorta.
2022. urtearen azkena ere bisitatu dugu eta Lauroeta + Deustuko Unibertsitatea ekarri: San Migeletako zita (Oihana Bartra, Jone Uria, Arkaitz Estiballes eta Etxahun Lekue; gai-jartzaile lanetan, Arbildu) eta bertso-saio BELTZA (Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Julio Soto eta Alaia Martin kantuan; Amaia Agirre, gaiak jartzen).
Biba Gotzon Garate

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Tortura kasuak Euskal Herrian aztergai Argia astekarian

ol. Ots 10 , 2023
Argia astekariaren errepaso ekarri digu Gorka Peñagarokano kazetariak. Torturaren Aurkako Egunaren atariko eraman dute azalera, Xabier Letonak kazetariak eginiko erreportajean. Kriminologiaren Euskal Institutuak aurten argitaratu du 1979 eta 2015 arteko Nafarroako tortura kasuei buruzko  ikerketa, baina 1960tik ordura artekoak ere eginak ditu lehenago.  Guztira, laburbiltzearren, ia 5.400 tortura kasu baieztatu […]

Honekin lotuak