Aita Mari erreskate ontzia Argia astekarian

Argia astekariaren errepasoa beti bezala azaletik abiatu dugu, Gorka Peñagarikanoirekin. Aita Mari salbamendu itsasontziaren inguruko erreportajea egin dute. Europako politika agerian usten dute ezin dutela  itsasoan biziak salbatu, ez besteei salbatzen utzi. Bederatzigarren misioa amaitu berri dute bi erreskate handi eginda. Hasteko, datu bat mahai gainean: 26.000 hildako gutxienez Mediterraneoan, azken bederatzi urteetan.  Net Hurbil atalean landutako gaia ere ekarri digu,  Urko Apaolazarena, beste begirada bat Turkiako  lurrikarari: ‘low cost’ hirigintzaren ondorioak. Hirigintza merkea,  kapitalaren zerbitzura eta lan-esklabotzan oinarrituta. Hango gobernuak  estali egin nahi ditu politika horren ondorioak. Bukatzeko Jokin Azpiazurekin eginiko elkarrizketa azpimarratu dugu, musikaz eta bestez jardun dute berarekin.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ANABASA 02x 04 Galder Perez eta Ane Zabala

og. Mar 2 , 2023
Galder Perez eta Ane Zabala kazetari eta aktoreak izan dira Anabasa saioko protagonistak. Jon Castañeda eta Amaia Arostegirekin batera kazetaritzaz, irratiaz, antzerkiaz eta bizitzaz jardun dute. https://bilbohiria.com/docs2/2023/anabasa/230202_Anabasa_ane_galder.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak