Sarean Zehar #353: [A ze kuantikotasuna!]

Estudiotik pasatzen ari zela aprobetxatuz, Sarean Zehar irratsaioaren edizio honetan Gaizka Carmona gonbidatu dugu albisteen atalera. Berarekin, Counter Strike 2 bideojokoaren merkaturatzea eta Eusko Jaurlaritzak eta hiru aldundiek 2028ra arte teknologia kuantikoetan 120 milioi euro inbertitzea komentatzen dugu. Era berean, Europar Batasunaren ekimenarekin bat gatoz, etxetresna elektrikoen fabrikatzaileek erosi eta 10 urtera arte beren produktuak konpon ditzaten. Gainera, GPT-4 aurkeztuko dugu eta TituLOL atalaz gozatuko dugu. Azkenik, Zigor Vallejo elkarrizketatuko dugu apirilaren 15ean Bilborockera itzuliko den Euskalpod ekitaldiari buruz.

Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

La Casilla berriaren plana aurkeztu dute

ar. Mar 28 , 2023
Bilboko Udalak beste urrats bat eman du Casillaren etorkizunerako estrategian. Bertan sartzen da azpiegitura berriak abian jartzea (bai kirolekoa, bai erabilera askotakoa) eta hura kokatzen den inguruneari bultzada ematea hirigintzaren, arlo sozialaren eta ekonomiaren ikuspegitik. Eraldaketa integral hori Casilla pabiloiaren eta inguruko plazaren metamorfosiak aurrera egin ahala ikusiko da.Horrela, duela […]

Honekin lotuak