Karmela espazio okupatuko Bestiak liburutegi politiko eta autogestionatua gara. Herri borroken begiradatik antolatzen dugu bilduma, bi astean behin gomendioak ekarriko dizkizuegu. Gaurkoan, Zerocalcare italiarraren azken komikia euskaratuarekin gatoz: “Amildegia 41-bis” Alfredo Cospito preso italiar-anarkistaren kasua eta Italiako espetxe-politika salatzen digu komikiak, betiko diskurtsoa zorrotz eta irudi bereizgarriekin. Orain arte Farmazia Beltza argitaletxeak euskaratu ditu Zerocalcareren lanak, baina oraingoan Bilboko herri mugimenduei esker irakurri dezakegu Zerocalcare euskaraz.
Animatu, beraz, eta etorri hau eta beste liburu batzuk maileguan hartzera. Fika kaleko 44an gaude.
Deskargatu hemen.