Amorebieta-Etxanoko Uxarte Sagardotegian Bizkaiko sagardo berria dastatzeko aukera izan da, gaur bertan eman diote hasiera Txotx ekitaldiarekin. Aurtengo enbaxadorea Andoni Aizpuru kazetaria izan da. Aitor Intxaurraga Bizkaiko sagardogileen presidentearekin berba egin dugu. Nolako sagarra, halako sagardoa esan ohi da, Aitorrek aipatu digunez eguraldiaren gorabeherak direla eta sagar uzta ez da hain handia izan eta horregatik aurten litro gutxiago ekoiztu dituzte baina kalitate handikoak direla aitortu digu. Bertako sagardoa, bertako sagarrarekin egina hori da, hain zuzen, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako sagardogile eta erakundeen etorkizunerako nahia eta erronka, eta bide horretan, aurrerapauso handia eman dute txotx denboraldi berriaren hasiera honetan. Jatorri-izendapena sortu dute, Euskal Sagardoa markarekin.
Deskargatu hemen.