Hirugarren diskoa kaleratu du Modus Operandi musika taldeak, “Atzo/Gaur” album bikoitza. Ostegunean Bilboko kafe Antzokian aurkeztuko dute zuzenean diskoa. Iñaki Ortiz de Villalba dugu gurean. “Atzo” atalerako Euskal Herriko bost talde esanguratsuren kanta bana birsortu dute, «omenaldi» modura. “Gaur” izeneko beste erdian, Modus Operandik etorkizunean izango duen soinuari buruz pista bat ematen da, askotariko gaiak jorratzen dituzten bost abesti berriekin.
Osagile ofizialok (medikuak, fisioterapeutak, psikologoak…) arautu gabeko terapeutekin “gerran” gaudela (masajistak, sasimedikuak, sendatzaileak…), beraz, kontuan hartu artikulu hau trintxeraren alde batetik idatzitakoa dela. Baina, gerra guztietan legez, arrazoia ez dago alde bakarrean, eta intsumituak eta desertoreak daude. Nik ere, petrikiloen alderdiari berea aitortu behar zaiola uste dut: haietako askok osagile […]