Aste honetako Argian aurkituko ditugun hainbat edukiren errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz kazetariarekin. Portadaren gaia Hidrogenoaren Euskal Korridorea sortu dute Bilbon otsailaren 22an, EAEko 78 erakunde publiko eta pribaturen artean. Gai horri heldu diote erreportaje nagusian, energia lortzeko hidrogenoa nola erabiltzen duten aztertu dute. Marina Lameiro zinemagileari eginiko elkarrizketa eta Osasuna zainduz, komunitatearen bizitza elikatuz erreportajea komentatu dugu.
Saioa asteko sindikal agendarekin abiatu dugu, Ekhi Etxebarriak asteko deialdiak ekarriko dizkigu. Tubacexen enplegu erregulazio txostena adosteko negoziazioak ez du fruiturik eman, greba mugagabean daude langileak kaleratzeak ekiditu nahian, Aiaraldeako egoera eta borroken berri emateko Aitor Azpuru izan da saioan. Jon Bernat Zubiri ekonomialariak Madrilen negoziatzen ari den alokairuen legearen […]