Pandemiak telebista aurrean eseri ditu euskaldunak

Euskal herritarren telekomunikazio-arloko kontsumo-ohituretan ere eragina izan du pandemiak. 2020an inoiz baino denbora gehiago eman genuen etxean, eta horrek aisiarako eta entretenimendurako tresna nagusi bihurtu du telebista.

Hain zuzen, Euskaltelek emandako datuen arabera, bezeroen % 70ek telebista-zerbitzu aurreratuak erabili dituzte 2020an, eta telebista ikusteko denbora bataz beste egunean hiru ordu baino gutxiago izatetik, egunean bost ordu baino gehiago izatera pasatu da iazko martxotik. Baina ez hori bakarrik, Facebookeko trafikoa ere % 46raino hazi baita konfinamenduaz geroztik. Telefonoari dagokionez, mugikorraren eta finkoaren erabilera bikoiztu egin da, eta deien kopurua ez ezik, deien iraupena ere handitu egin da. Interneteko trafikoa ere beste horrenbeste hazi da telelanaren eta onlineko klaseen ondorioz; errekor-urtea izan da telekomunikazio-sektorearentzat.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Olatz Salvadorrek “Aho Uhal” diskoa aurkeztuko du Barakaldo Antzokian

ar. Ots 16 , 2021
Olatz Salvadorrek bigarren diskoa aurkeztu du: ‘Aho uhal’. Hamabi kantuk osatzen dute,disko berria, Zuzenean aurkezten dabil eta ostegunean  Barakaldo antzokian izango da, orain ,bai,  Bilbo aldekoak gerturatzerik izango dugu. Gurean izan da . Ahots Hari kantuarekin abiatu dugu elkarrizketa, Rozalenek harekin batera abestu du, euskaraz, Alaia Martinek idatzitako hitzak dira, […]

Honekin lotuak