Urtarrilaren 28an motxila hartu eta Kurkuluxetan kultur-elkarteko bost kidek Kubarako bidea hartuko dute. Kubako ekialdean urtero egiten duten “Cruzada Teatral Guantanamo-Baracoa” delakoan parte hartuko dute. Koldo eta Erlantz izan ditugu gurean, eta bertan eskeiniko dutenari buruz aritu gara. Guztira, hiru antzerki egingo dituzte, horietako batean, gainera, musika zuzenean joko dute. Hala ere, argi adierazi dute ikastera, gozatzera eta Kubako egunerokoan murgiltzera doazela, eta eman baino gehiago jasoko dutela. Euskal Herritik materiala ere emango dute: higienerako kontuak, botikak, arropak, eskolarako materialak… Eta oraindik material horiek Gabriel Aresti euskaltegian utzi daitezke, haiek horiek jaso eta Kubara eramateko.
Deskargatu hemen.

