Harrera Elkarteak hamabi urte bete ditu espetxetik, erbestetik edo deportaziotik itzultzen direnei laguntzen, lan-ildoa finkatuta eta arreta integraleko plan batekin. 2012An jaio zen Harrera elkartea, helburu argi eta zehatz batekin: euskal gizon eta emakumeei espetxetik edo erbestetik itzultzean, ahalik eta laguntza handiena ematea jendartean egokitzeko eta haien bizitza berria duintasunez eraikitzeko. Azken urtean testuingurua aldatu da eta horregatik ere behar izanak aldatu dira, elkarteak helburu berdinak baditu ere, lan ildo berriak finkatu dituzte. Harrerako Idoia izan dugu gurean, hori guztia azaltzen.
Deskargatu hemen.

