Kazetarion lana COVID-19aren krisian #bizipenak

1

Denontzat egun bereziak izaten ari dira, eta koronabirusaren krisiak kazetaritza egiteko erak aldatu ditu. Gure egunerokotasunean pertsonekin kontaktua izaten dugu, baina ezohiko egoerak bakardadea ekarri du, etxetik lan egiten gabiltza eta. Lanbide asko kolpatu ditu COVID-19ak tartean hedabideen egunerokoa. Jarduna mantendu baina formetan eta edukietan aldaketak izan dira. Adibidez, aurrez aurre kazetaririk eduki gabe ari dira agerraldi ofizialak egiten. Pantaila bidezko agerraldiak dira. Bestelako gaien inguruko jarduera informatiboa erabat etenda dago koronabirusaren ondorioz eta, finean, osasun krisiari buruzkoak dira eguneko agerraldi ia bakarrak. Argia astekariko Amaia Lekunberri, Radio Euskadiko Galder Perez, Bizkaia Irratiko Alfre Elgezabal eta Berria egunkariko Iñigo Astizekin hitz egin dugu.

Deskargatu hemen.

One thought on “Kazetarion lana COVID-19aren krisian #bizipenak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Bertso saio birtuala Onintza Enbeita, Maite Sarasola eta Sustrai Colinarekin

az. Mar 25 , 2020
POTTO saioan, konfinamenduak ere ez gaitu ixilduko eta, lizentziarekin zein lizentziarik gabe, isolamenduak agintzen duen garaiotan saio berezia prestatu dugu: BERTSO BERRIAK, COVID-19ARI JARRIAK Teknologia berriei esker, kilometroak laburtu eta bertso-jaialdi birtuala antolatu dugu: Sustrai Colina, Onintza Enbeita eta Maite Sarasola kantuan, Erlantz Ibargurengoitiaren “aginduetara”. Gozatu, guk saioa prestatzen bezainbeste […]

Honekin lotuak