‘Gara’ egunkariaren egoeraz eta igandeko jaialdiaz mintzatu gara Iker Bizkarguenagarekin

Gara egunkariak urtarrilean bete zituen 20 urte, baina urteurrena albiste ilun batek estali zuen, orduantxe iragarri baitzuten egunkariak  hitzarmena lortu zuela Gizarte Segurantzarekin datozen bi urteotan hiru milioi euro pasako isuna ordaintzeko: Espainiako Auzitegi Nazionalak Garari leporatzen dio 1998an Garzon epailearen aginduz itxitako Eginen zorra. Egun horretatik abiatu zuten harpidetza kanpaina, indartzen, euskal artistekin elkarlanean ere lamina bereziak argitaratu dituzte. Eta igandean hedabidearen zigor ekonomikoari aurre egiteko jaialdia egingo dute. Belodromotik Ilunbera aldatu behar izan dute, eta taldeen kopuruaren azken iragarpena iritsi da orain. Hiru agertokitan 30 talde arituko dira azkenean. Sarrera guztiak salduta daudela iragarriko dituzte izenak, datorren astean. Guzti honen inguruan berba egiteko  Iker Bizkarguenaga batu zaigu.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Otto Pette eleberriaren irakurraldi jarraitua egiten ari dira gaur

og. Eka 6 , 2019
Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren hamabigarren edizioa ospatzen ari da gaur. Ekimena Arriaga Antzokian  da. Euskara Ikasleen Jaiaren barruan kokatzen da. Arriagako Plazan egingo den erromeria batekin burutuko da eguna, iluntze partean. Bilbo Zaharra  euskaltegiko ikasle-irakasleek Klasikoen Irakurketa Jarraitua antolatu dute hamabigarrenez, ikasturteari amaiera emateko. Hamabi ordu […]

Honekin lotuak