Asteburuko atarian prest gaude agendarako! Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean, eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Musika, antzerkia, zinema eta kultur ekitaldi ugari izango dira hirian datozen egunotan. Beraz, planik gabe geratzea ez da aukera! Aukeratu gustukoen duzuna eta animatu zaitez parte hartzera. Zuk, zer egingo duzu asteburuan?
Beste aste batez irratia bizipoztu dugu, oraingoan ASPANOVAS elkartea ezagutu dugu eta Ainararekin aritu gara solasean. Bizkaiko haur eta nerabe minbizidunen gurasoen elkartea da ASPANOVAS eta boluntario batzuek 1989an eratu zuten. Kalitatezko arreta bermatu nahi du elkarteak eta hori programa eta ekintzen bidez egiten du: arreta psikologikoa, pedagokikoa eta soziala; […]