BIZIPOZTU IRRATIAN: Aspanovas elkartearekin solasean

Beste aste batez irratia bizipoztu dugu, oraingoan ASPANOVAS elkartea ezagutu dugu eta Ainararekin aritu gara solasean. Bizkaiko haur eta nerabe minbizidunen gurasoen elkartea da ASPANOVAS eta boluntario batzuek 1989an eratu zuten. Kalitatezko arreta bermatu nahi du elkarteak eta hori programa eta ekintzen bidez egiten du: arreta psikologikoa, pedagokikoa eta soziala; informazioa eta aholkularitza; harrera-etxebizitzak… Horiek eta gauza gehiago kontatu dizkigu Ainarak, gainera bere bizipen pertsonalari buruz ere aritu gara.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Loraldia Eskola: Belaunaldien arteko zubia kulturaren bidez

al. Mar 17 , 2025
Gaurkoan Loraldia eskola ezagutzeko aukera izan dugu. 9 ikasturtetan 29 ikastetxetan, 2.600 ikaslek baino gehiagok eta hainbat kultur sortzailek parte hartu dute. Gaurkoan ekimen hau barrutik ezagutzeko aukera izango dugu, horretarako loraldia eskolan parte hartzen duten bi lagun batu zaizkigu irratira. Urretxindorra ikastolako Fatima, Manex eta Gorka batu zaizkigu. “Ostikada! […]

Honekin lotuak