Bizitegi elkarteak 2016a geroztik antolatzen duen duen film eta antzerki jaialdia jada abian da. Azaroaren 7an egin zuten irekiera gala, atzo antzerkiaren eguna izan zen eta gaur film laburrek daukate protagonismoa. Garazi Ojanguren izan dugu telefonoaren beste aldean eta berak kontatu dizkigu jaialdiaren nondik norakoak. Manchesterretik ekarri zuten formatua eta helburu jakin batekin egin dute azken bederatzi urteotan: etxerik gabeko eta gizarte bazterkeriako egoeran dauden pertsonen ikusgarritasunean eta inklusioan arreta jartzea.
Deskargatu hemen.