SOINUGELA: Cumbacha disketxearenak, besteak beste

Andy PalacioSaio polita eta bariatua eskaini digu Pedro Elias Igartuak aste honetan. Lehenbizi, Kanadako Arcade Fire taldearen Neon Bible (Neonezko Biblia) diskoa gogoratzen hasi gara. Oroimenarekin segituz, jarraian iaz zendu zen Nikky Sudden musikari ingelesa gogoratu dugu, berriketan hil ondoko diskoa agertu baita, The Truth Doesn´t Matter (Egiak ez du axolarik), hain zuzen ere. Horren ostean, Mexiko Berritik The Shinspop taldea etorri zaigu. Handik Jamaika aldera jo dugu, Borderline Riddim deritzan reggae bildumatik zenbait kantu entzuteko. Bildumekin jarraituz, Afrikako eta Kubako musika ederki nahasten dituen World Circuit diskoan gelditu gara eta bertatik Compay Segundo, Eliades Ochoa, Ñaco Saquito, Radio Tarifa eta Toumani Diabate musikari handien emaitzak oroitu ditugu. Ibrahim Ferrerek hil aurretik grabaturiko boleroak ere entzun ditugu Mi sueño (Ene ametsa) diskotik. Saioaren azken atalean Cumbancha disketxe amerikarrak herrialde ez hain ezagunetako musika ezagutzera emateko asmoz egiten diharduen lana komentatu eta goraipatu egin du Pedrok. Eta beraien bi ekoizpen entzuteko parada izan dugu: Idan Raichel israeldar pop musikariarena eta Belizekoa den eta garifuna kulturaren zabaltzaile den Andy Palaciorena, hurrenez hurren. Saioaren azken minutuak Errumaniako ijitoen musikari eskaini zaizkio, Fanfare Ciocarliako lagunek mundu zabaleko hainbat ijito musikarirekin grabaturiko diskoa entzunez. Saioa deskargatzeko, klikatu HEMEN.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

SOTOTIK: Eric La Casa, Diamanda Galas, Atanas akerstra...

og. Mar 22 , 2007
Atanas akerstrarekin hasi gara, rockaren sustraietara jotzen duen azkoitiarra bera, eta Akauzazte talde ezaguneko gitarra. Atzerrian bertan baino ezagunagoa den baxe nafartar batekin jarraitu dugu gero: Beñat Axiary, beste bi lagunekin inprobisazioan: Doneda(Saxofoia) eta Sawal(Kotos-a, instrumento tradizional japoniarra). Ahotsa(batez ere) lantzen duen Diamanda Galas etorri da gero, “Panoptikon” piezarekin(Maiatzaren 4an […]

Honekin lotuak