Britainiarrek smog esaten diote, euskaldunok ke lainoa, eta bilbotar txireneek txapela. Baina, izena gorabehera, gauza bera da hizkuntza eta toki guztietan: gehiegizko industria eta zirkulazioaren ondorioz, hiri batean kalitate kaskarreko airea arnastea. Euskal Herri barruan Bilboaldea da, zalantzarik gabe, airearen kutsadura arazo larrienak dituena, bertan milioi bat biztanle inguru bizi izanik eta jendeen eta automobilen joan-etorriak etengabeak izanik. Gabriel Ibarra ikertzaileak garai batean bertatik bertara aztertu zuen Bilbok duen arazo hau eta gaurko saioan orduan egindako neurketa eta ikerketaren berri emango digu (argazkia: cocoate.com).
Deskargatu hemen.