Irratia egiteko teknologiez jardun dugu gaur Durangoko Azokako Kabi@ gunean. Azokaren baitako gune honetan euskaldunontzat interesgarriak suerta daitezkeen teknologia berrien dimentsio kultural eta sozialak nabarmentzen eta ezagutzera ematen saiatzen dira Gorka Juliok koordinatutako gune honetan. Gaurko eguna sareko euskal hedabideei begira eman dute, eta goizeko saioan euskal Irratiek Interneten emititzeko eta edukiak hedatzeko dituzten moduak eta aukerak aztertu dituzte, prospektibari ere tartea emanda. Txabi Landabidea eta Patxi Gaztelumendi bildu ditugu, goizeko mintegietan esandakoez eta erakutsitakoez iritzia emateko.
Deskargatu hemen.