Bilbo Izan programak Maiatzerako Ametzola auzoan bisita gidatuak antolatu ditu. “Bilboko trenbidearen atzetik” izenpean, Bilboko AMETZOLA auzoan zehar bisita gidatua jarriko da martxan, hari nagusi horrekin. Helburu nagusia aurten aukeratutako hiru auzoen (Ametzola, San Adrián eta Abusu) historia eta bilakaera ezagutzera ematea da, trenbideak auzo horietan duen presentziaren garrantzia azpimarratuz. Nagore Zuzazo Bilbo izan programaren arduradunan eta Mikel Andres Bravo bisitetako gidariak xehetasunak ekarri dizkigute.
Deskargatu hemen.