“Gabonak beti heltzen dira, eta ilusioa beti pizten da” lelopean ospatuko ditu Bilbok COVID-19ak baldintzatutako gabonak. Bilboko Udalak kultur ekimen seguruak eskainiko ditu barruti guztietan, tokiko sustatzaile eta eragileen aldeko apustu irmoa eginez. Halaber, hiria milioi bat led argi baino gehiagorekin eta barrutietan banatutako 57 zuhaitzekin apaindu da.
Itziar Urtasun jaietako zinegotziak aurreratu duenez, Olentzero eta Mari Domingik alde batetik, eta Errege Magoek bestetik, ez dute hutsik egingo aurtengo gabonetan, nahiz eta haurrekin izango duten hitzordua ez den beste urteetakoen modukoa izango.
Deskargatu hemen.