Bilboko Udalak Expodistrito aldi baterako erakusketa deszentralizatuen zikloa antolatu du beste behin. Edizio berri honek bost pintura-erakusketa, hiru argazki-erakusketa eta ilustrazio botanikoak, argazkiak zein lagin biologikoak uztartzen dituen beste bat eskaintzen ditu. Erakusketetan hurrengo artistek parte hartuko dute: Marta Calvo Bilbao (pintura); Laura González (ilustrazioak eta argazkiak); M’Angel Manovell (pintura); Carolina Zuluaga Zuleta (pintura); Mertxe Amondarain (marrazki digitalak); Las Cuatro Esquinas kolektiboa (argazkia); Musika Bulegoa elkartea (argazkia); eta Euskal Akuarelarien Elkartea. Programa irailaren 1ean hasi eta 2026ko urtarrilaren 5ean bukatuko da. Erakusketa guztiak doakoak dira eta goizez zein arratsaldez bisitatu daitezke.
Deskargatu hemen.

