Bilboko Udalak Expodistrito aldi baterako erakusketa deszentralizatuen zikloa antolatu du beste behin. Edizio berri honek bost pintura-erakusketa, hiru argazki-erakusketa eta ilustrazio botanikoak, argazkiak zein lagin biologikoak uztartzen dituen beste bat eskaintzen ditu. Erakusketetan hurrengo artistek parte hartuko dute: Marta Calvo Bilbao (pintura); Laura González (ilustrazioak eta argazkiak); M’Angel Manovell (pintura); […]

Ekainaren 30etik uztailaren 5era Bilboko Kalealdia Kaleko Antzerki eta Arteen Jaialdiaren 26.edizioa ospatuko da. Guztira 35 konpainiek hartuko dute parte, euskaldunak, estatu mailakoak zein nazioartekoak, genero anitzeko eta adin guztiei zuzendutako 59 ikuskizun eskainiz. Ikuskizunak Casilda Iturrizar Parkean, Arriaga plazan, Arenalean eta EHUko Bizkaia Aretoan eskainiko dira. Aurten berrikuntza bat […]

Bilboko 7. Barrutian ekimen berri bat jaio da: Irudiak eta Letrak. Irala eta Errekalde auzoetako elkarteek bultzatuta otsailaren 4tik martxoaren 2ra dozena bat ekintza baino gehiago prestatu dituzte. Etorkizunean errepikatzeko asmoa dute, eta auzoko egileei, auzoaren garapenari eta borrokei ikusgarritasuna emateko jaio da. Martxoaren 2an emango diote amaiera eta horretarako […]

Jose Pablo Arriaga artistaren “Ama” erakusketa ikusgai dago jada Bilboko Berreginen museoan. Amatasunaren alderdi desberdinak irudikatzen saiatu da eta ideia bere amarengandik etorri zitzaion. Guztira, 11 eskultura egin ditu eta Arriagaren obra bakoitzari museoak bi obra gehiago jarri dizkio, elkarrizketa bat simulatuz. Gaineratu du, emaitzarekin pozik dagoela eta “Ama” kolekzioa […]

Bilboko Arte Eder Museoak Antonio de Guezala margolariaren lanaren funts artistiko eta dokumental baliotsuaren zati esanguratsu bat gehitu dio bere bildumari, familiaren dohaintzari esker. Tartean margolanak eta marrazkiak, liburu eta aldizkarietako ilustrazioetarako diseinuak, kartelak, dekorazio eta eszenografietarako bozetoak, obra grafikoa, altzariak eta bere liburutegi pertsonalaren zati bat– 7.400 objektu baino […]

Abeslari eta musikari ugari arte eskoletatik sortuak izanik, ez da harritzekoa ehunka kantutan margolariak eta margoak inspirazio iturriak izatea. Hori dela eta, gaur, hainbeste adibide distiratsu aukeratu ditugu, garai ugaritako margolariak islatzen dituztenak.   https://www.bilbohiria.com/docs2/2024/soinugela/240513_soinugela_theme_time_margolariak.mp3 Deskargatu hemen. Vincent (Don McLean, 1971) Zumeta (Mikel Telleria, 2022) When I Paint My Masterpiece […]

Gabriel Aresti euskaltegiak eta Zenbat Gara elkarteak Bilboko Arte Ederren Museoaren esku utzi dute Jose Arrue margolari abandotarrak 1920ko urteetan egindako beirate polikromoa. 2015 arte Kale Nagusiko 24an euskaltegiak duen egoitzan egon zen artelana, zaharberrituta, aurrerantzean museoaren esku egongo da eta bertan izango da berau ikusteko aukera, museoaren bildumara gehitu […]

KALEALDIA jaialdiak kaleko antzerkiz eta artez beteko du hiria ekainaren 19tik 24ra. Aurtengoa 24. edizioa izango da eta jaialdiak guztira 69 emanaldi eskainiko ditu eta denera 34 konpainiek hartuko dute parte. Nazioarteko konpainiak egoteaz gain, 10 konpainia bilbotarrek hartuko dute parte. Jaialdia hamaika espaziotan gozatzeko aukera izango da, baina gune […]