MUSIBLA #261: Ines Osinaga, OTOI, Xatiro, Caroline, Nala Sinephro, Nels Cline

Gaur Ines Osinaga-ri dagokio Musibla honi hasiera ematea. Kubara eraman zituen zenbait abesti eta handik ekarri zituen itxuraldatuta, musikari eta lagun talde eder baten laguntzaz. Inesen musika iradokigarria da, paisaiak zabaltzen ditu begien aurrean. Udaberrixan Habana eta Itsasoa da Bide Bakarra izeneko grabazioetan bildu ditu esperientzia horiek guztiak uhinen artean. Tradizioa eta gaurkotasuna kiribiltzen diren tokia. OTOI aspalditik ezagutzen dugun Urtzi Iza (Enkore edo ta Empty Files) musikari ta ekoizlearen proiektu pertsonala dugu eta, halaber, bere ibilbide oparoak emandako nortasun musikal guztiak bateratzen duen egitasmoa. Tophus grabazioa osatzen duten zazpi abestietan, post-punk, IDM, pop, punk, rock, indie, etab. gurutzatzen dira, bere ibilera profesional anitzaren islada garbia eta ondorio naturala. Xatirok Losers lan luzea kaleratu berri du. Honen atzean Unai Hernandez Unda rap abeslari bilbotarra dago. Bere ondoan ezinbestekoa duen Ruben G. Mateos ekoizlearekin aritu da lanean eta hamar abestiko bilduma plazaratu du Andrea Ganuzak egindako azal dotore batek lagunduta. Post rokaren soinuak, bateria gozoak eta letra sakonak dituen diskoa da Losers. Bigarren abestia “Ni Bakarrik Hemen” izenekoa ez duzue azken disko honetan topatuko, 2024an ateratako single bat da eta Xatiroren aurpegi popago bat agertzen du. Aurrera gure bidean, Caroline banda dator. Caroline 2 izena duen euren azken grabazioak kontrasteen diskoa da, post rock etiketatik harago doan sormen eztanda da. Disko honetan indie folk-a auto-tunearekin nahasten da eta eta letra ilunak mantra baten modura errepikatzen dira. Nala Sinephro konpositore, arpa-jole eta ekoizleak berriz ere liluratu gaitu Endlessness izeneko disko berriarekin. Space 1.8 (2021) lehen diskoaren arrakastaren ostean, Sinephrok soinuen muga guztiak gainditzen jarraitzen du bere esperimentazioan, jazz, ambient eta musika elektronikoa modu barnerakoi eta sakonean konbinatuz. Endlessness espazioaren eta soinuen esplorazioa da. Eta bukatzeko, Nels Cline jazzaren mundura egindako jauzia. Wilco taldeko gitarra joleak Consentrik Quartet diskoa kaleratu berri du eta hortik abesti bat gaurkoan.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Jazzferak ateak irekiko ditu La terminalen gazte musikarien jam sessiona eta DJ seta

al. Ira 8 , 2025
Datorren ostiralean, irailak 12, La Terminal Jazzferaren lehen edizioa izango da. Topaketa honek jazzaren tradizioa eta esperimentazio garaikidea uztartzea du helburu, eta gazteei modu erakargarrian hurbiltzea bilatzen du. Emanaldia jam session batekin hasiko da, 18 eta 20 urte bitarteko euskal musikari gazteek gidatuta: Asier Gutiérrez (tronboia), Mateo Cuevas (baxua), Mikel […]

Honekin lotuak