LIBURUEN ERREPUBLIKA TXIKIA: Bizitza irakurri

Itsasoak mendeetan zehar inspiratu ditu mundu osoko idazleak. Gurean ere bai, noski, kresal usaina darie olerki askori, baita Berria aldizkariko udako argazki-lehiaketara aurkeztutako zenbait argazkiri ere. Bai, liburuak, argazkiak, paisaiak… bizitza bere osotasunean irakurri nahi dugu errepublika txiki honetan! Zuk ez, ala?

Gure azken irakurketen artean, euskal Robin Hood-ari buruzko eleberri grafikoa, herri txiki eta itogarri batek ezkutatzen dituen sekretuak edota frankismo garaiko adopzio ilegalak oinarri dituen eleberria.

Amaitzeko, idazle hasi berri baten keinu ausarta, Sarrionandiari onartutako baieztapena eta euskal literaturaren transmizioari buruzko betiko eztabaidak.

BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Deustuko unibertsitatean boluntariotza azoka ospatzen ari da

og. Ira 18 , 2025
Gaur, irailak 18, Deustuko Unibertsitateko Bilboko campusean Boluntariotza Azoka izango da, 10:00etatik 14:00etara. 60 erakunde solidariok parte hartuko dute, eta ikasleei boluntariotza aukerak gerturatuko dizkiete. Ekitaldi honen bitartez, Deustuk gizartean eragiteko eta besteen ongizatean laguntzeko konpromisoa sustatzen du. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250918_yajaira_boluntarietza_azoka.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak