Euskal Idazleen Elkarteak, Antxeta Irratiak, Bilbo Hiria Irratiak eta Naiz Irratiak lankidetzan ekoizten dute LIBURUEN MINTZOA literatur irratsaioa. Irratsaioa zuzenean entzun daiteke Antxeta Irratian asteazkenetan arratsaldeko zortzietan eta Bilbo Hiria Irratia eta Naiz Irratian ostegunetan gaueko bederatzietan. Bestela, nahieran entzun daiteke ere hiru irrati horien eta Euskal Idazleen Elkartearen webguneetan. […]

Euskal Idazleen Elkarteak, Antxeta Irratiak, Bilbo Hiria Irratiak eta Naiz Irratiak lankidetzan ekoizten dute LIBURUEN MINTZOA literatur irratsaioa. Astero, Mikel Antzak idazle bat gonbidatzen du saiora. Laugarren saioko gonbidatua Sorbatza eleberria idatzi duen Markel Sanchez izan da. Horrezaz gain, Iruñetik Nafar Ateneoko arduradun Ines Castiellak euskarara ekarritako Nafarroako Margaritaren Heptamerona […]

Euskal Idazleen Elkarteak, Antxeta Irratiak, Bilbo Hiria Irratiak eta Naiz Irratiak lankidetzan ekoizten dute LIBURUEN MINTZOA literatur irratsaioa. Irratsaio hau urte luzetan Bizkaia Irratian Irakurrieran izenarekin egindakoaren jarraipena da. Irratsaioa zuzenean entzun daiteke Antxeta Irratian asteazkenetan arratsaldeko zortzietan eta Bilbo Hiria Irratia eta Naiz Irratian ostegunetan gaueko bederatzietan. Bestela, nahieran […]

arrazkenarekin batera datorkizue berriemaile literarioa Donostiako Zinemaldiko kontuekin Kafka lagun duela. Gainera, Nussbaum – en enpatia, ” Sorbatza”-ren iraultza, “Basatiak” eta nerabeekin jo ta ke dabilen “irakaslea”- z mintzo gara, gerrek etengabe dirauten honetan. BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU! https://bilbohiria.com/docs2/2026/liburuenerrepublikatxikia/260928_liburuen_errepublika_txikia_40.mp3 Deskargatu hemen.

Kontuka eta kantuka gatozkizue Marijaiarekin batera dantzatzeko asmoz, Picoseko korrespontsal berriaren distirak ematen duen indarra probestuz. Insomnio gauak, eleberri epiko-fantastikoek eta lagun izoztuak utzitako lorratzei jarraika ikasteko prest. BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU! https://bilbohiria.com/docs2/2026/liburuenerrepublikatxikia/260821_liburuen_errepublika_txikia_39.mp3 Deskargatu hemen.

Udan zehar literaturarekin dantza egin nahi? Doinu samur eta gozoek plazerez blaituko gaituzte, ulu urratzaile eta aldarrikatzaileek barneak ziztatuko dizkigute. Izan ere, poesia, eleberria eta zenbait artikulu dira, besteak beste, mugiarazi gaitzaketen osagaiak. BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU! https://bilbohiria.com/docs2/2026/liburuenerrepublikatxikia/260706_liburuen_errepublika_txikia_38.mp3 Deskargatu hemen.

Udaberriaren borborra hurbiltzen ari den hauetan, Oñederraren “Azken batean” eta ikuspegi apurtzaileen erronka; Pasoliniren Friuliko nekazari komunisten jauregi okupazioen ametsak eta nola helmugako bidegurutzetan ikasten den bidea ez zela berria; Kirmenen isiltasun apalaren balioa eta “Elkarrekin esnatzeko ordua”-ren irakaspen inoiz ez-ikasiak berba larregi egiten dugun honetan; Fontemoura eta irakasleontzat irakurle […]

Udaberrian sartu gara, bedatsa edo primadera, Mikel Laboaren ahotsa entzun bitartean, udaberriari egindako aipamen batzuk gogoratu ditugu, loreak, maitasuna, kukua. Udaberriari lotutako irudiak dira, bizitza ernatzen den sasoia baita. Larrosaren koloreetatik abiatu gara Joseba Sarrionandiaren Sorterriko koplak entzunez, baina beste euskal autore batzuk aipatu ditugu halaber: Xabier Lete, Xalbador, Kirmen Uribe, […]

Ez dakigu Liburuen Errepublika Txikian zenbat garen, ezta egiten dugunak baliorik duen, eta, hala ere, hemen dihardugu, literaturaz gozatzen eta bizitza ospatuz. Mundua, ordea, ilun samar ageri zaigu, gerraz, heriotzaz eta era guztietako miseriaz beterik. Horregatik, zera aldarrikatu nahi dugu: kapitalismoaren atzamar digitalari, izatea eta pentsamendua irudikatzen duen Heideggerren eskua; […]