Euskal literatura freskoenetik literatura unibertsaleko maisulan betierekoetara, liburua zabalik eta lagunak gertu, hori baita guk maite duguna. Emakumeen aurkako bortxa edo familia barneko gatazkak, besteak beste, azken saio honetako mintzagai. Gainera, entzule baten audio zoragarria jaso dugu: erreminta esku batean, liburua bestean eta irria ezpainetan, liburu gomendioa partekatuko digu. Azkenik, gaurko galdera: lehen pertsonan bizi izan ez duen errealitateaz idatz dezake idazleak?
BIZI, IRAKURRI ETA IZAN ZORIONTSU!
Deskargatu hemen