Teknologia eta Internet gure egunerokoaren parte dira dagoeneko, eta haur eta nerabeen bizitzan gero eta presentzia handiagoa dute, gero eta adin goiztiarragoetan. Aro digitalak aukera ugari ireki baditu ere, arrisku berriak ere ekarri ditu, bereziki indarkeria sexualaren arloan. Save the Children erakundeak argitaratu berri duen txostenak agerian uzten du ingurune digitalean gertatzen diren sexu-abusuek dimentsio kezkagarria hartu dutela, eta online grooming-aren inguruko datuak, prozesu judizialak eta hutsune instituzionalak aztertzen ditu, 2023-2024 aldiko epaien azterketan oinarrituta.
Deskargatu hemen.

