McOnak taldearen “Bitakora” lan berria ezagutu dugu

Hamar urte bete ditu McOnak taldeak, urteurrena ospatzeko bitakora lana ondu dute. Kafe Antzokian batu gara Maren, Koldo, Kemen, Irati, Beñat eta Josebarekin. Hamar urteko ibilbidean ikasitakoa eta eskuetan kantu berriak dituztela, azken lanaren xehetasunak ekarri dizkigute. Sortze prozesua eta kantuen grabazioak nahi baino gehiago luzatu dira, baina bilduma 2020. urteko uztailean grabatu zuten Usurbilgo (Gipuzkoa) Haritz Harreguy Studio-an. Bitakora izeneko disko berrian, berriz, taldearen ibilbidea eta historia islatu nahi izan dute hor nonbait. Hortaz, nostalgian erori beharrean, abestietan landu diren gaiek gaurkotasun kutsu bat aurkezten dute, etorkizunera begiratuz, hain zuzen ere.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

KIROL ESKIROL: Eskubaloi munduari begira

ol. Aza 26 , 2021
Eskubaloia aztertu dugu gaurko KIROL ESKIROL saioan, Bilbo Hiria irratian kirolak ere lekua duen seinale… Euskadiko Eskubaloi Federazioko presidentea ekarri dugu irratira: Sergio Barcenilla. Iker Gurrutxaga eta Victor Beaskoetxea kronikalarien prosa bizia eta elkarrizketak: Zuazo eskubaloi taldeko Ane Encina eta Helvetia Anaitasuna taldeko Ander Izquierdo. Eskubaloia, bizirik! https://bilbohiria.com/docs2/2021/kirolEskirol/211125_kirol_eskirol_eskubaloia_17.mp3 Deskargatu hemen.

Honekin lotuak