Otsailaren 6an eta 7an Erandio, berriz ere, euskal musikaren, sormenaren topagune bihurtuko da GURE! Jaialdiaren edizio berri batekin. Urtez urte sendotzen ari den ekimen honek badu berezitasun argi bat: Tartanga LHII-ko Ikus-entzunezkoen eta Ikuskizunen Ekoizpeneko zikloko bigarren mailako ikasleek antolatu eta kudeatzen dutela jaialdia, hezkuntza, autogestioa eta profesionaltasuna ardatz dituen proiektu batean.Kartel ederra prestatu dute edizio honetarako, bi egunetan zehar Erandioko kaleak musikaz, dantzaz, bertsoz eta bestelako jarduerez betez. Belako, Skabidean, Xsakara, Mikosis Rosa Sparks taldeak izango dira bertan, besteak beste.
Deskargatu hemen.

