Euskal Herriko Orkestra barroko sortu berriak kontzertua eskainiko du Arriaga Antzokian

Euskal Herriko musikan urrats garrantzitsu bat eman berri dute: jaio da Euskal Herriko Orkestra Barrokoa, gurean hutsune nabarmena betetzera datorren proiektu berria. Orkestra barroko bat ez da ohiko orkestra sinfoniko bat: garaiko instrumentuekin —edo haien kopiekin— eta interpretazio historikoaren irizpideekin lan egiten duen taldea da. Tripazko hariak, arku bereziak, tiorbak, klabezinak, viola da gambak… eta, noski, barrokoaren bihotza den baxu kontinuoa. Proiektuak, gainera, badu dimentsio pedagogiko sendo bat: Akademia ere sortu dute, gazte musikari profesionalentzako ate berriak zabaltzeko asmoz, sareak ehuntzeko eta hemen bertan lan egiteko aukerak indartzeko. Eta aurkezpen ofizial gisa, bi hitzordu berezi: otsailaren 26an Bilboko Arriagan eta 28an Donostiako Kursaalen, “Maskarada” izeneko kontzertua eskainiko dute. Barroko garaiko gorteetako maskaradak eta Zuberoako maskarada herrikoia uztartuko dituzte, musika, dantza eta antzerkia elkarrizketan jarriz. Gaur gurean Miren Zeberio dugu Euskal Herriko Orkestra Barrokoaren sortzaileetakoa.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Elhuyar Hiztegia paperean sortu zenetik 30 urte bete dira aurten.

al. Ots 23 , 2026
1996an paperean jaio zenetik, erreferentziazko tresna bihurtu da Elhuyar-en hiztegia euskaraz aritzen direnentzat zein euskara ikasten ari direnentzat. Hogeita hamar urte geroago, mugarri bikoitza ospatzen du: urteurrena bera eta 2025ean gainditutako 75 milioi kontsulten langa. Datu horrek erakusten du hiztegi bat baino gehiago dela gaur egun; euskaraz idazteko, zalantzak argitzeko […]

Honekin lotuak