Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolatzen duen Klasikoen Irakurraldi Jarraituaren hamabigarren edizioa ospatzen ari da gaur. Ekimena Arriaga Antzokian da. Euskara Ikasleen Jaiaren barruan kokatzen da. Arriagako Plazan egingo den erromeria batekin burutuko da eguna, iluntze partean. Bilbo Zaharra euskaltegiko ikasle-irakasleek Klasikoen Irakurketa Jarraitua antolatu dute hamabigarrenez, ikasturteari amaiera emateko. Hamabi ordu jarraian, 400 bat lagun txandatuko dira Anjel Lertxundiren obra irakurtzen. Anjel Lertxundiren Otto Pette eleberria aukeratu dute, argitaratu zenetik 25 urte igaro diren honetan, etenik gabeko aurtengo irakurraldia egiteko. Guztira, 400 inguru lagunek irakurriko dute Erdi Aroan giroturiko nobela, 12 orduz, Bilboko Arriaga antzokian.
Deskargatu hemen.