Gaurko saioan hiriaz arituko gara. Aztertuko dugu zer hartzen den kontuan hiri bat diseinatzeko, nola eragiten duen hiriak gizartearen konfigurazioan, nola ulertzen dugun segurtasuna… Gaur ere ez gaude bakarrik, Ula Iruretagoiena arkitektoa izan dugu honetaz guztiaz hitz egiteko.
50.a gertu dugu jada! Oraingo honetan, etapa ezinhobe isteko, Forma taldearekin gatoz. Julen eta Gorka izan ditugu bertan, boskote ederraren parte direnak. Talde berri hau buklean dugu azkenaldian, eta saio honetan proiektuaren nondik-norakoak azaldu dizkigute. Betiko moduan, haien gomendio musikalak tartekatu ditugu, zerrenda ona osatuz. Kolorea ekarri digute irratira eta […]