#kontsumoa hizpide izan dugu Bilbo Hiriaren irrati gosarietan #irratigosariak

Bilbo Hiriaren Irrati gosarietan saio berezia egin dugu  kafe Antzokitik. Gaurkoan kontsumoa izan dugu hizpide. Merkatari txikien egoera aztertuko dugu. Bilboko Gazte Prekarioen Asanbladak, “Black Friday, Black Future” lelopean martxan jarritako kanpainaren berri emango digute, kontrolik gabeko kontsumismoa bultzatzen duten Black Friday bezalako ekimenen atzean gazteon prekarizazioa dagoela salatu nahi dute. Desazkunde Bizitza ona sarearekin, hazkunde mugagabeaz eta horrek dakarrenaz mintzatuko gara. Bizitza erdigunean jartzen duen eredu sozial jasangarri, ekitatibo eta justu batera igarotzearen beharraz. Moda jasangarri, Slow-Fashion edo moda mantsoaren sortzaileak dioenez, gas eta kimiko kutsatzaileek lurra, airea eta ura kutsatzen dituzte eta herrialde txiroenek bizirauteko behar dituzten ur kantitate handiak erabiltzen dira egungo modaren negozioa aurrera eramateko, bi proiektu ezagutu ditugu Truca Rec eta koopera. Bukatzeko Gabriel Aresti euskaltegiak bi urtean behin antolatzen duen truke Azoka izan dugu hizpide.

Desazkundea politika eta ekonomia arloko  gizarte mugimendu bat da, produktibismoaren aurkakoa, gizakiaren eta naturaren arteko oreka berrezartzearen aldekoa, eta gizakien artean harreman justuagoa ezartzearen aldekoa. 2010ean Desazkunde bizitza ona sarea sortu zen Euskal Herrian. Sareko kide den Maitane batu zaigu saiora. Hausnartzen eta sarean lan egiten dute, arreta jarrita sarea osatzen duten kolektiboek Euskal Herrian garatzen ari diren lan-eremuetan eta, sortu daitezkeen beste ereduetarako beharrezko trantsizioan aurrera egiteko.

Eraginek, Bilboko Gazte Prekarioen Asanbladak, “Black Friday, Black Future” mobilizazioa burutu zuen.  Mobilizazio honekin kontrolik gabeko kontsumismoa bultzatzen duten Black Friday bezalako ekimenen atzean gazteon prekarizazioa dagoela salatu nahi dute. Mikelek gazteen iritziak ekarri dizkigu.

Kontsumoaz dihardugun honetan, ezin dezakegu ahaztu moda. Izan ere, modaren industriak eta egiten dugun kontsumoak eragin kaltegarri  ugari ditu ingurugiroan eta baita pertsonengan ere. Agian zuetako askok hausnartu duzue honen inguruan, baina ez zarete gehiengoa.Erabiltzaileek ez badakite ere modaren industriak eragin handia du ingurumenean; materialak egiteak, arropen fabrikazioak, banaketak, erabilerak … Gema Gomez Slow-Fashion edo moda mantsoaren sortzaileak dioenez, gas eta kimiko kutsatzaileek lurra, airea eta ura kutsatzen dituzte eta herrialde txiroenek bizirauteko behar dituzten ur kantitate handiak erabiltzen dira egungo modaren negozioa aurrera eramateko. Gaienera industria honek eragin latzak ditu bai kontsumitzaileak diren herrialdeetan eta bai produktuak egiten dituzten herrialdeetan. Adibidez, prekarietatea eta esplotazioa eragiten ditu hainbat herrialde txirotan, batez ere emakume eta haurren artean, eta bestetik, kontsumitzaileak diren herrialdeetan, langabezia eragiten du. Bilbo diharduten bi proiektu ezagutu ditugu, Truka Rec eta koopera.

Gabriel Aresti euskaltegiak Truke Azoka antolatzen du bi urtean behin.  Aurten  XI. Edizioa izango du. Eguberrien bueltan egiten duten azoka berezia dugu hau. Izan ere, gure gizarteak etengabe kontsumitzera eramaten gaitu, eta are gehiago garai honetan; horren ondorioz, maiz hainbat gauza edo jantzi, denboraz baliatzen ez ditugunak, pilatzen zaizkigu etxean. Hori guztia kontuan hartuta martxan jarri zuten  Truke Azoka.

Saio osoa deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

XEREZADEREN ARTXIBOA: Ur bila basamortuan

ar. Abe 5 , 2017
Xerezaderen artxiboak Jaume Gelaberten “Ur bila basamortuan” ipuina entzuteko aukera eskaintzen digu. 2017ko  udaberriaren bukaera aldera Jaume Gelabert Palestinan izan zen, Al-Khalil hirian zein inguruko eskualdean. Bertatik bertara izan zuen beduinoen egoera ezagutzeko aukera, eta Israelgo Gobernuak ezartzen dizkien bizi-baldintza onartezinez oharturik, basamortuko biztanleen errealitatea ezagutarazteko asmotan kronika idatzi zuen. […]

Honekin lotuak