Euskal Idazleen Elkarteak, Antxeta Irratiak, Bilbo Hiria Irratiak eta Naiz Irratiak Mikel Antza idazlearekiko lankidetzan ekoizten dute LIBURUEN MINTZOA literatur irratsaioa.
Literatur irratsaio honen aldi berri honetako bigarren saioko gonbidatua Ruben Sanchez Bakaikoa idazlea izan da, Mundu guztiak zientzia-fikzioko narrazio bildumarekin gerturatu da saiora.
Horrezaz gain, Igor Idoeta Markina-Xemeingo Herri Bibliotekako arduradunak euskarara ekarritako Lyman Frank Baum-en Oz-eko Azti Harrigarria gazteentzako eleberria gomendatu zigun.
Mundu guztiak narrazio liburua eskuratu nahi duen entzuleak, 644 499 554 telefonoko whatsappean utzi behar du mezua. Eskatzen dutenen artean zozketan parte hartzeko, mezuaren hasieran LIBURUEN MINTZOA idatzi eta ondoren norberaren izen-abizenak eta liburuaren izena, oraingoan MUNDU GUZTIAK.
Deskargatu hemen.

