Gaurko saioan hilekoaz arituko gara. Inspiraziorako Nerea Ibartzabalen bertso bat ekarri dugu, eta Monólogos de la vagina liburutik hartutako testigantzak, hilekoa bizitzeko zenbait ahots. Gero, duela gutxira arte hilekoarekin lotutako mitoak azaldu ditugu, eta hilekoa ulertu eta bizitzeko beste aukera batzuk izan ditugu hizpide, tartean isurketa librea. Hilekoaren bukaeraz ere hitz egin dugu, klimaterio eta menopausiaz alegia, eta horiei buruzko diskurtsoa deseraikitzeko proposamenak eta irakurketak aipatu ditugu. Azkenik, kolaboratzaile berriaren tartea estreinatu dugu: Irati Urrestarazu Okela sormen lantegiko kideak artearekin lotutako kontuak ekarriko dizkigu tarteka. Gaurkoan Judy Chicago eta Ana Mendieta artistak eta haien lanak aurkeztu dizkigu.
Deskargatu hemen.