HAUXE GURE LURRA: Abiadura handia eta motela

Abiadura kontzeptuaren inguruan aritu da gaurkoan Iñaki: “Mundu azeleratu honetan pobrezia handitzen ari da”. Batzuk Martera begira dauden bitartean, horrek eskatzen duen dirutzarekin (gure planeta galdutzat emango dute agian), lagun asko goseak hilik daude Lur planetan. Abiadura handiko trena, aurrekontu igoerak eta arazo teknologikoak tarteko, oso atzerapen handiarekin, abiadura motelean garatzen ari den bitartean, abiadura moteleko aldirietako trenak sarri egon ohi dira hondatuta, aurrekontu eta mantenu faltagatik. Hainbat tokitako eliteen artean egon da abiadura handiko trenak nork bere eskualdera erakartzeko, baina une batean, gurean, atzerapena eta diru-xahutzea ikusirik, elite horietan ahotsak agertu ziren, akaso AHT gelditu beharko zela esanez.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ANABASA 02X02 Maitane Ipiñazar eta Eraitz Saez de Egilaz politikariak aurrez aurre

ig. Urt 15 , 2023
Anabasan politika izan da gaia, horretarako Eusko legebiltzarreko bi politikariak jarri dituzte aurrez aurrea Jon Castañedak eta Amaia Arostegik. Maitane Ipiñazar EAJ alderdiko legebiltzarkidea eta Eraitz Saez de Egilaz EH Bilduko legebiltzarkidea. Ibilbide politikoa aztertzeaz gain, legebiltzarrean egiten dizutenak kontatu dizkigute izan ere parlamentuko gazteenak dira. https://bilbohiria.com/docs2/2023/anabasa/220104_Anabasa7_AudioaOna.mp3 Deskargatu  hemen.

Honekin lotuak