Aterki bat, Bilboko euria eta musikak pizten dituen oroitzapenak. Horiek dira Arriagaren Aterkia ikuskizunaren abiapuntua. Arriaga Antzokiak eta Bilboko Koral Elkarteak elkarlanean sortutako kontzertu eszenaratu honek Juan Crisóstomo de Arriagaren musika-ondarea eta Bilboren memoria uztartzen ditu, haurtzarotik zahartzarora doan bidaia poetiko batean. Arriaga antzokiak eta Bilboko Koral Elkarteak ekoitzitako musika ikuskizuna da ‘Arriagaren aterkia’, haurrei eta familiei zuzendua. Antzezlanaren bidez, Bilbori omenaldia egin nahi izan diote, Juan Crisostomo Arriaga konpositorea ardatz hartuta. lan hau izango dugu hizpide Leire Bilbao idazlearekin.
Deskargatu hemen.
